XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Juduen itsumendu horrek Ama Birjinari ere bihotza zaurtzen zakon.

Jesusek bezela, Ama birjinak ere nahiko zukeen Jesusen erakaspenak guziek sinhets zitzaten.

Zer othoitzak egiten ahal zituen!.

Ni ere ez othe niz Judu hek iduri? Zombatetan ez diot nik ere Mariari bihotzean min egin?.

Errelijioneko egiak, salbatzeko jakin behar ditudan guziak, Jesusen manuz, aphezek erakasten deiztate.

Beraz aphezak mintzo zaiztanean, Jesus bera mintzo balaut bezela da.

Ordean aphezen erran horier nola behatzen niz?.

Erakaspen horiez baliatzeko orde, behar bada aphezez irri egin dut, hetaz trufatu niz, hek ere besteak bezela gizon batzu direla arizan niz.

Zombat aldiz ere ez othe nakote khechatu, heien erranek min egiten zautatelakoan?.

Hortakotz nago ere bethi bera.

Pedeikuek ez dautate onik egiten, ez nitzakote behatzen baliatzeko nahiarekin.

Ebanjelio sainduko erakaspenez baliatzeko behar nuzkeen laguntza hek ez daizkotalakotz Jainkoari galdatzen.

Bestalde elizan egoiteko ene moldetik ageri da gogoz kontra nagola; han nizela bestek bezela egitea gatik: han egoiteko dutan demborari dolu diotala.

Eta noizetik noizera pedeikuari behatzen banako ere, enetzat ditazkeenak bestentzat hartzen ditut.

Hola ariz, ez othe niz bada Juduak baino ere hobendunago?.